XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egia esan bear da: Eztakit Irungo erriak-beste aldizkari euki daben beste erri bat aurkitu leikean Euskalerri danean be, uriburuetatik kanpora.

La Frontera izan zan orretariko bat.

Astekari onetan idatzi eban euskeraz Spencer Dodgson Inglaterrakoak.

Baiña El Bidasoa izan da urterik geien iraun dabena.

Berbiztuta ikustea gure genduke barriro be aldizkari au, Irun eta Bidasoa bazterretako erri danen sustrai-zarren gordetzaille izan daiten.

DIEGO LORENZO URKIZU
Orainarte ez genduan ezagutzen Diego Lorenzo Urkizuren izena Euskal Literaturan.

Labayruk bai, emoten dau bere izena, erderazko liburutxo bat argitaratu ebalako.

Liburutxu orretan be imini ebazan Urkizuk euskerazko eleiz-kanta batzuk.

Ez da gauza aundia, baiña amazortzigarren gizaldiko textuak izateko, zeozer da euskal literaturan.

1737'garren urteko Durango Uriko Debotua be Diego Lorenzo Urkizu ber-bera da, nere ustez beintzat.

Iruñen argitaratu eban Liburu Virgina Santissimien Errosario Santuena.

Larogei ta zortzi orrialde daukoz.

Durango-uriko euskeria darabil.

Vinsonek emon eban beraren barri, EBLB-ean.

Bonaparte erregegaiaren liburutegian gordetan da ale bat (Chicagoko Newberry Libreryan orain).

Durangoko Jesus Astola Sertutxak bialdu dauste kopia bat.

Fakzimilean argitaratzeko asmoa daukot.